domingo, 26 de febrero de 2017

KEINUA: BOST ekintza txiki NATURA zaintzeko

   Aurreko hiru asteetan landutakoa errepasatuko dugu: Zer egin dugu aurreko hiru asteetan natura zaintzeko? Zure etxean, birziklatzen al duzu?

  Baina guk eskolan ordu asko igarotzen ditugunez, pentsatu beharko dugu zer egin dezakegun bertan natura eta ingurugiroa hobeto zaintzeko, ezta? Horregatik, denon artean dekalogo bat osatuko dugu eskolan betetzeko bost araurekin.


jueves, 23 de febrero de 2017

LESTONNAC taldeak INJUSTIZIA lantzen

Aurreko larunbatean, otsailaren 18an, LESTONNAC taldeetan INJUSTIZIAri buruz ari ginen gogoeta egiten. Hona hemen gure inguruan ikusi genituen zenbait egoera salagarriak

1.- BULLYING


 2.- HOMOFOBIA


3.- BAZTERKETA


 4.- BERDINATSUN EZA


 5.- ARAUAK EZ BETETZEA


 6.- NATURA EZ ZAINTZEA


 7.- DIKTADURA

domingo, 19 de febrero de 2017

BIDEOAK: NATURA zainduz!!!

   Bideoak ikusi eta guztion arteko “gogoeta” txiki bat egin ondoren ondorengo galdera erantzun: Zer egin dezakegu planeta eta ingurunea zaintzeko? Zein pista ematen dituzte bideoek?




domingo, 12 de febrero de 2017

Ipuina: BASOTIK BIDAI MAGIKOA

   Haurra basotxoaren barrena paseatzen zihoala, zuhaitz adintsu baten inguruan arbel handi bat aurkitu zuen eta, haren ondoan, kolorezko klarionaz betetako kutxa bat zegoen. Klarionen puntetatik txinparta distiratsuak ateratzen ziren. Haurrak klarionak ikusi eta hartu orduko marrazten hasi zen: zuhaitz bat, lore bat, txori bat… 

   Magia zela eta, marrazkiak bukatu orduko irudiak arbeletik atera eta bizirik zirauten. Horrela, inguru guztia animaliez betetako baso berde polita bihurtu zen. Hunkiturik, haurrak gurasoak eta anaia-arrebak marraztu zituen “picnic” bat egiten, bokadiloak, sardina latak, edariak… marraztuz. 

   “Picnic” egin eta gero, zaborra sortu zen eta zerbait beldurgarria gertatu zen: paper bakoitzaren eta lata bakoitzaren inguruan basoa gaixotzen hasi zen. Gris kolorea hedatzen hasi zen: landareetan, loreetan, zuhaitzetan, animalietan… Haurra berehala ohartu zen gertatutakoaz eta eskutan, borragoma hartuta zaborra ezabatzen hasi zen. Zorte ona izan zuen, gainera azkar-azkar ibili zenez, basoak eta bertako guztiak berehala osatu ziren. 

   Geroztik haurrak ez du ikusi arbel magikoa. Orain, famialiarekin txangoa egiten duen bakoitzean, natura zaintzen lehenengoa da; zaborrak jasotzen edo materialak birziklatzen ingurugiroa irrifar handiz zainduz. 

Hausnartzeko galderak: 
- Zergatik hasi zen paisaia grisez bihurtzen? 
- Zer egin zuen mutilak arazoak konpontzeko? 
- Berdin jokatzen al duzue zuek naturara joaten zaretenean? 
- Zergatik da garrantzitsua natura ondo zaintzea?

domingo, 5 de febrero de 2017

GOGOETA: Eskuak luzatu NATURARI

   Gero eta kasu gutxiago egiten diogu gure inguruan daukagun natura aberatsari. Hiriak gero eta handiagoak dira eta hormigoiak eta eraikinek belardiei lekua kentzen diete. Gure bizimoduarengatik, denbora guztian korrika gabiltza alde batetik bestera presaka eta iritsi ezinik. Eta horrexegatik askotan ahazten dugu gure inguruan dauzkagun gauza zoragarri eta miresgarri guztiak. Entzun al diozu inoiz naturari laguntza eskatzen?

   Noiz izan zen natura behatzera hurbildu zinen azkeneko aldia? Noizbait pentsatu al duzue zorionekoak garela bizitzeko mundu hau izateagatik? Orain arte ez da aurkitu Lurra bezalako beste planetarik: inguratzen gaituen guztia miresgarria eta magikoa da. Horregatik eskerrak eman behar ditugu daukagun planetarengatik eta ondo zaindu behar dugu. Nora joango ginateke bizitzera mundua guztiz kutsatuko bagenu? Zer gertatuko litzaiguke guri? 

   Baina jakinda gure mundua altxor ezin hobea dela, behar den bezala zaintzen ari al gara? Gure ingurua zaintzen al dugu? Eta mendira, hondartzara edo laku batera joaten garenean benetan ondo zaintzen dugu? Guk sortutako kutsadurarik txikiena (txikle bat lurrera botatzea adibidez) erabat kaltegarria da bai naturarentzat eta beste bizidunentzat ere. Beraz, entzun dezagun naturak eskatzen digun errespetuari eta zaindu dezagun gure mundua behar den bezala!!!

   Hausnartzeko galderak:

- Segundo batzuez naturak eskatzen duena entzungo bagenu, zer uste duzue eskatuko gintuela? 
- Nola sentitzen zara txango batera joaten zarenean eta naturarekin kontaktuan zaudenean? 
- Zer da zure ustez naturako gauzarik harrigarriena? Zein zuhaitz? Zein animalia? 
- Zer egin dezakegu gure natura errespetatzeko? Kezkatuak al zaudete gure munduko osasunarekin? 
- Zer egin dezakegu eskolan natura zaintzeko edo hobetzeko?