domingo, 5 de marzo de 2017

GOGOETA: eskuak luzatu BERDINTASUNARI

Zer da berdintasuna? Guztiak al gara berdinak? A ze galdera zaila bi hauek. Alde batetik desberdinak gara, pertsona bakoitza izaera desberdina duelako eta gauza ezberdinak gustatzen zaizkigulako. Baino esan beharra dago, azken batean pertsona guztiak pertsonak garela eta eskubide berdinak ditugula.

Gaur egun oraindik desberdintasun handiak daude eskubideei dagokionez. Adibidez, ez da berdina Irunen bizi den mutil bat edo Afrikako herrialde pobre batean bizi den mutil bat. Zoritxarrez ez dituzte eskubide desberdinak. Eta zuen ustez legezkoa da eskubideak jaio garen tokiaren araberakoak izatea? Horregatik, hilabete honetan zehar berdintasunaren alde egin nahi dugu.

Baino berdintasunaren hitza, askoz ere zabalagoa da. Datorren martxoaren 8an Emakumearen eguna ospatzen da eta egun hau zergatik ospatzen dugun galdetuko duzue. Ba erantzuna erraza da, emakumeak oraindik eskubide berdinak ez ditugulako/dituzuelako toki guztietan. Aurrera pausu handiak eman dira historiako azkeneko urteetan zehar, baino leku askotan oraindik eskubide asko falta zaizkie. Begiratu zuen ingurura; desberdintzen zaituen zerbait ikusten al duzue? Konturatuko zineten, fisikoa dela aldatzen den bakarra. Guretzako guztiak zarete ikasleak; ez du inporta neska edo mutilak izatea.

Oraindik askotan entzuten dugu neskak eta mutilak desberdinak garela. Adibidez: panpinak eta arrosa kolorea nesken kontua dela; urdina eta futbola mutilen gauzak direla; neskak negartiak direla edo mutilak ausartak. Baino ez dugu uste hori egia denik. Pertsona bakoitza desberdina da eta hori den bezalakoa onartu behar dugu. Beraz, hilabete honetan zehar gustatuko litzaiguke desberdintasun horiek baztertzea eta denak elkarrekin egotea. Ez du inporta neska edo mutila izatea, azkarra edo motela, dibertigarria ala aspergarria, pobrea ala aberatsa…

Luzatu ditzagun eskuak BERDINTASUNARI!


No hay comentarios:

Publicar un comentario