domingo, 18 de diciembre de 2016

Gabonak munduan zehar

Bideoa: GABONAK MUNDUAN ZEHAR

Urtea bukatzen ari da eta honekin gure oporrak gero eta gertuago daude. Nekatuak gaude eta oso ondo etorriko zaigu bi astez deskantsatzea. Gainera, opor hauek bereziak dira, eta seguru gutako gehiengoek bereziki maite ditugula GABONAK.

Suposatzen dugu dagoeneko mundu guztiak dakiela zergatik ospatzen diren jai hauek. Etxean, kalean, katekesian, eskolan, erlijioko klaseetan… toki askotan entzun dugu Jesusen jaiotzaren istorioa. Eta hain ondo ezagutzen dugunez, aste honetan bideo berezi bat ikustea proposatzen dizuegu. Bi bideo txiki hauetan ikusiko dugu Gabonak munduko herrialde askotan ospatzen dela, baino herrialde batetik bestera ohitura erabat ezberdinak dira. Horregatik bideo hauetan bitxikeri ezberdinak ikusiko ditugu beste herrialdeetan jai hauek nola ospatzen dituzten ikertzeko.



Gogoetarako galderak:

-          Ezagutzen ahal zenituen ohitura ezberdin hauek?
-          Ezagutzen al duzue bideoan agertzen ez den beste antzeko ospakizunik?
-          Zergatik uste duzue ospatzen direla Gabonak hain modu ezberdinetan?
-          Zuen ustez, ba al dago festa hauetan zerbait amankomunean?

-          Ba al dago sentimenduren bat herrialde guztietan sentituko dutena egun hauetan zehar? 

domingo, 11 de diciembre de 2016

Maren panpintxoa

Ipuina: MAREN PANPINTXOA

Ipuin honen mezua da, ez dugula inor bakarrik utzi behar. Horretarako panpin baten istorioa kontatzen da, nor bakarrik gelditzen den triste triste gabonetan panpin berri bat iristen denean. Baino jabeak Marenen tristura ikustean, bi panpinak aurkezten ditu lagunak egin daitezen eta inor bakarrik geldi ez dadin.

Ipuin hau bideo baten bidez landuko dugu. Oso laburra da eta ulertzeko erraza. Haur txikientzat oso aproposa.

 Gogoetarako galderak:

       -  Nola bizi ziren hasieran Mikel eta Maren?
         - Nola uste duzue sentitu zela Maren gabonak iristean? Zergatik?
         - Nolakoa iruditzen zaizue Mikelek hartutako irtenbidea?
      -  Zuek noizbait sentitu al zarete bakarrik eskolan, etxean, patioan…?
       -  Zer egin dezakegu norbait bakarrik ikusten dugunean?

domingo, 4 de diciembre de 2016

Eskuen pinua

Dinamika: ESKUEN PINUA

Ikasturtearen hasieran egin genuen antzera, gure eskuekin zuhaitz bat osatuko dugu. Baino oraingo honetan bakoitzak bere eskua egin beharko du eta berdez margotu. Seguruenik bakoitzak esku bat baino gehiago egin beharko du. Ekintza hau egiteko, polita izango litzateke, kurtso bereko ikasle guztiak elkartzea. Horrela, gela bakoitzeko zuhaitz bat egin beharrean, kurtso bakoitzeko bat izango genuke.

Eskuak prest ditugunean beheko argazkian ikusten dugun adibidean bezala, pinu bat osatuko dugu. Gela barruan itsatsi dezakegu, edo bestela pasilloan. Bukatzen dugunean apaintzeko aukera dugu. Apaingarri batzuk egin ditzakegu eta honetan zintzilikatu. 


Dinamika hau egiterakoan hausnarketa txiki bat egin dezakegu talde lanaren inguruan. Guztien eskuak garrantzitsuak dira, baten bat faltatzen bada, “sosoagoa” geratzen baita.