domingo, 6 de noviembre de 2016

Kolobriaren parabola

Ipuina: KOLIBRIREN PARABOLA

   Antzinako baso handi batean animalia asko elkarrekin bizi ziren. Basoa toki ederra, ehun urteko zuhatzez betea eta elikagaiez beterik zegoen. Bizitzeko toki aparta zen.

  Bi urtaro bakarrik zeuden: Negua eta uda. Uda zela eta, bertako animaliak desoroso zeuden bero handia egiten zuelako garai hartan. Gainera ura urria zen eta basoko animaliak urduritzen hasiak ziren.
   Gutxi bazen ere bat-batean sute handi bat gertatu zen. Garai hartako beroak eta euri urriak sua azkar hedatzea ahalbidetu zuten. Animaliak ikaratuta basotik ihes egiten zuten ahalik eta lasterren.

  Nahaste-borraste horren erdian, kolibri txiki bat animalien aurkako norantzan hegan hasi zen. Lehoiak, jirafak, elefanteak, oreinak... txoritxoari so gelditu ziren, sua zegoen tokira joaten zela ikusirik. Horrela, horietako animalia batek galdetu zion: "Nora zoaz? Erotuta al zaude? Zertan zaude? Hemendik alde egin behar dugu". Txoritxoak, arnas eztuka, erantzan zion: "Basoaren erdian lakua dagoela gogoratzen al zarete? Bada... Haruntza azker-azkar joaten naiz, ur piska bat hartzen dut nire mokoan eta sua itzaltzeko bueltatzen naiz honera". Lehoiak, zearo harrituta, erantzun zion: "Erotuta zaude, zuk bakarrik ezin duzu ezer egin". 

Txoritxoak orduan bere buruarekin seguru erantzun zuen: "Ahal da, posiblea da... eta ni neure partea egiten ari naiz."

Eta kolibria laku aldera jo zuen hegan egiten sua itzaltzeko asmoz.




Gogoetarako galderak:
·         Zer irudikatzen du basoak? Eta animaliak? (mundua eta gizakiak)
·         Sutea arazo larria da, zein arazo larri ditugu gaur egun munduan?
·         Zein da MULOn egin nahi duguna?
·         Txoritxoaren antzera, zer egin dezakezu zuk?


No hay comentarios:

Publicar un comentario