Bazen behin oso aberatsa zen mutikoa. Etxe erraldoi batean
bizi zen aberastasunez inguratua. Dendetan aurkitu daitezkeen jostailu guztiak
zituen, baita igerileku handi bat eta futbol zelai bat ere. Hala ere askotan
aspertzen zen, dagoeneko gauza pilo bat ezagutzen zituelako. Jada, bakarrik
bitxikeriek pizten zuten bere arreta. Eta horietako bat ispilu miresgarri
batekin gertatu zitzaion.
Behin, ekialdeko herri urrun bateko azokan
zebiltzala, urrezko markoa zuen ispilu handi bat ikusi zuen. Mutikoak bazekien
berezia zela, baina ez zekien zergatik. Orduan bere gurasoei ispilua erostea
eskatu zien, eta hauek nola ez, erosi zioten. Etxera bueltatu zirenean,
mutikoak ispilua bere gelan kokatu zuen apaingarri gisa. Eta bertara begiratzen
zuenean, bere isladarekin egiten zuen topo. Baina zerbait arraroa zegoen
bertan; bere aurpegia triste ikusten zuen.
Irudi hau batere gustatzen ez zitzaionez,
txorakeriak egiten hasi zen eta bere irribarrea bortxatzen. Baina islada triste
izaten jarraitu zuen. Txorakeriak egiteaz asperturik eta apur bat haserre,
kalera irtetea erabaki zuen; jostailu berriren bat erostean, bere burua
animatzeko asmoz.
Kaletik zihoala
haur txiki bat negarrez zotinka aurkitu zuen. Hau ikusita berarengana hurbildu
zen zer gertatzen zitzaion galdetzeko. Txikitxoak bere gurasoak galduak zituela
erantzun zion. Hau entzundakoan hunkiturik gelditu zen eta haurra lagundu zuen.
Bere gurasoen bila joan ziren biak elkarrekin. Parke inguruan zebiltzala,
goxoki batzuk erostea pentsatu zuen umea animatzeko. Eta egia esateko,
funtzionatu zuen.
Buelta batzuk eman eta gero, umearen familia
aurkitu zuten; eta azkenean denak zoriontsu bukatu zuten. Gure mutila bakarrik
geratu zenean, konturatu zen oso berandu zela eta jostailu denda itxita egongo
zela, horregatik etxera itzultzea erabaki zuen. Eta harantz
abiatu zen jostailu berririk gabe eta baita dirurik gabe, gozokietan gastatu
baitzuen.
Bere gelan
sartzean zerbait berezia gertatu zen. Izkin batean baztertu zuen ispiluak distira berezi bat
zuen. Orduan mutila gerturatu zen eta bere islada aldatu zela ohartu zen. Oraingoan
irribarretsu agertzen zen eta honek logela guztia argitasunez betetzen zuen.
Une horretan
konturatu zen ispilu horrek bere jabea benetan zoriontsu egiten zuenak pizten
zuela. Beraz, hainbeste urte eta gero konturatu zen benetan zoriontsu egiten
ziona, besteak laguntzea zela.
Beraz, egun
horretatik aurrera egunero ohetik jaikitzean ispiluan begiratzen da, eta honek
distira egiten ez badu, badaki zer egin behar duen….. bere inguruko norbaiti
lagundu!
Gogoetarako galerak:
-
Ispilua zurea izango
balitz, noiz egingo luke distira?
-
Zer da zuri benetan
zoriontsu egiten zaituena?
-
Nola sentitzen zara
besteak laguntzen dituzunean?
-
Zertan lagundu
dezakezu inguruan dituzun pertsonak?
No hay comentarios:
Publicar un comentario